2008-10-02

Neguri Gorriak taldeak joko du Maritxu Kajoin, txosnagunean

MondraBerri.com web orritik hartutako artikulua:

Talde berri honek talde mitikoaren abestiak jotzen ditu. Abuztuan publikoz bete zuen Bilboko 7 Katu Gaztetxea. Arrasaten gaueko 12:00etan joko dute.



Feos pero majos, Orkresta, Oliba Gorriak eta Bizkaiko Gaiteroak proiektuetatik datoz Neguri Gorriko mutilak. Euren helburua da talde mitikoaren abestiak berreskuratzea eta taularatzea.

Horixe egin zuten abuztuaren 20an, Bilboko 7 Katu Gaztetxean. Etxe okupatua txiki geratu zen, jende pilo bat joan zelako proiektu berria ikus-entzuteko. Taldeak abesti mitikoak eskaini zituen: “Bi doberman beltz”, “Gora herria”, “Itxoiten”,… eta kontzertu beroaren ostean, publikoak “beste bat! beste bat!” eskatu zuen.


Bitxikeri bezala aipatu behar da Neguri Gorriko mutilak eszenatokira igotzen direla banda mitikoaren abizen, ezizen eta itxura berdinarekin: Eriz Muguruza biserarekin, Unai Bap! pastazko betaurrekoekin, Gorka Arkarazo, Gamix Anestesia txima luzeekin eta Gorka Muguruza.



Arrasateko kontzertua gaueko 23:00etan hasiko da, Maritxu Kajoi gauean, Monterron kanpoko zelaian. Urriaren 11n Atarrabian (Nafarroa) arituko dira bertako txosnetan.


http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2577247&menuId=7014731&onlypath=true

2 comentarios:

Anónimo dijo...

aupa mutilakk!!la ostia zarete!!gora urduñaaaa!!uueueue olabeagan ikusiko gara!!enga aio!!

Anónimo dijo...

eiiiiiiiiiiiiiiiiii peñita peña!!!!k jartos estais!segi horrela GORKA(kitarra)!!!!!!!!!!animoo