2009-04-23

SAN TELMUAK!!!



Larunbat honetan, Neguritarrak Zumaiako San Telmoak ospatzera gerturatuko gara. Sakabanaketak 20 urte bete dituen honetan, gero eta garrantzitsuagoa da Preso Politikoen kolektiboaren eskubideak errespetatuarazi ditzazten egunero, edozein esparrutan izanda ere, eskubide hoiek aldarrikatzea. Horregatik, Larunbat hontan, Impekables taldearekin batera, Zumaiako Amnistia Egunean parte hartuko dugu.

Hator, Hator mutil ta neska ETXERA!

2009-04-15

ZORIONAK TXORIMALO!!!

Asteburu honetan, Algortako TXORIMALO gaztetxeak bere hirugarren urteurrena ospatzen du. Aste osoan zehar eta zapaturarte, ekintza ezberdinak antolatu dituzte.


Asteartean:
19:00retan Hasierako Ekitaldia. Txupinazoa, aurrezku traka, bertsolariak, bideoak,...

Asteazkena:
17:00etan Agrolinpiadak.
20:00retan PLAZAOLA monologista.

Osteguna: Herriaren Eguna
Umeentzako puzgarriak, tailerrak,...
18:00retan koblakari
20:00retan Laburmetrai gaua.

Ostirala:
19:00retan MANIFESTAJAIA Herri Okupazioa.
21:30etan Antzerkia
FOLK JAIALDIA

Larunbata:
11:00-13:00 III. Tortila Txapelketa.
13:30etan Artzai-Txakur erakusketa
15:30etan Herri Bazkaria.
19:00etan Kontzertua:
ETSI GABE
BILBOMATIKS
eta
NEGURI GORRIAK
eta ondoren...
DJ BULLekin gaupasa.

Beraz, bertan ikusiko dugu elkar...

ZORIONAK TXORIMALO!!!

2009-04-03

NEGURI KORRIKAN!!!


Gaur Uribe Kostatik (Neguritik ere) pasako da korrika. Ez pentsa Neguri Gorriak taldekoak Negurin hartuko dugunik lekukoa, ezta hori denik artikulo honen helburua. Uribe Kostatik Bilbora joango da tipi-tapa Korrika. Bertan auzo ezberdinetatik pasako da, eta hau ospatzeko, Neguri Gorriak, gaueko 22.00etan inguru Santutxuko Karmelo kalean zuzenean jotzen arituko gara.
NEGURI GORRIAK ere, KORRIKARI, euskaraz bizi nahi dutenei...
ONGI ETORRI!!!