2009-09-19

BERTAN BEHERA!!!

Bihar BATEGIN EGUNA ospatzeko eman behar genuen kontzertua, bertan behera geratzen da. Eguraldia dela eta, azkenean jaialdia Lakuntzan egingo da, eta lekua dela eta ordutegi murrizketa ere egongo danez, karteletik kanpo geratu gara.
Asko sentitzen dugu, baina animatzen zaituztegu makroepaiketen aurkako jaialdia honetara gerturatzea, prozesatuei zuen sostengua adierazteko.

Gurea da Garaipena!!!

2009-09-17

Makrosumario guztien gainetik, gurea da garaipena!

«Eskubide zibil eta politikoen alde modu umoretsuan eta duinean biltzeko» deia egin du Udalbiltzaren aurkako auzian auzipetuta dagoen Maribi Ugarteburuk, oinarri politiko soila duten auzietan auzipetuta daudenen izenean.

«Euskal herritar guztien eskubide zibil eta politikoak aldarrikatu, eta, elkartuta, indarrak biltzeko» deia. Hilaren 20a jarri dute horretarako eguna, Nafarroan, Altsasu eta Urdiain batzen dituen San Pedro zelaietan(Eguraldi txarra egin ezkero Lakuntzan) . Bertan egingo dute, hirugarrenez, eskubide zibil eta politikoen aldeko Bat Egin Eguna.


Neguri Gorriak taldetik, gure elkartasuna helarazteko, eta itsaso haundi honetan gure tantatxoa jartxeko asmoaz, han egongo gara arratsalde partean.