2008-10-26

INDEPENDENTZIA EGUNA!

Urriak 25ean, Hernanin ospatu zen INDEPENDENTZIA EGUNEAN egon ginen taldekide batzuk eta Neguri Gorriak Brigadetako zenbait kide. (Zorionak Sokatira Txapelketa irabazi zenutenoi).
Grande Marlaska Entzutegi Nazional faxistako epaileak gazte eguneko ekitaldi politikoa debekatu zuen. Arratsaldeko 20:00retan manifestaldi bat burutu zen Hernaniko kaleetan zehar. Pankartarik gabe ari ginen bidea egiten, besteak beste, «ez gaituzue geldituko» eta «independentzia» oihukatuz. Tilosetara iristen ari ginela -han zen amaitzekoa kalejira- debekatutako ekitaldi politikoa galarazteko Txantxilako karpan zeuden zazpi furgonetetako ertzainak jaitsi, eta bertan geunden ehundaka gazteren kontra oldartu ziren, gomazko pilotak jaurtiz. Batera eta bestera sakabanatu ginen. Handik aurrera etengabeak izan ziren poliziaren oldarraldiak. Hainbat barrikada jarri ziren han eta hemen.

Hala ere, txakurrak alde egin zutenean kontzertua normaltasunez (baina atzerapenarekin) aurrera eraman ahal izan zen.
Betagarri, Ken7, Anestesia, (bitartean DJ Bull bazegoen ondoko karpan gorputzak astintzen), Neguri Gorriak eta amaitzeko Amaiur.

Kontzertu berezia burutu genuen: Haize sekzioa (Itziar, Julen eta Jon Ander, Neguritar berriak), Kloratita taldeko Iraitz (Do The Right Thing!), Grafiteroak, Hankapaluak, Bideokliparen aurkezpena (Lan bikaina Gaizka!), Kamiseta berriak, Eskenatokia inbaditu zuten gizaki ezatseginak,...
Eskerrik asko Peloto, Gaizka, Ekaitz, Lentejo eta guztia aurrera ateratzeko lagundu zenuten guztiei.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei ere!

Lerro hauek erabili nahi ditugu Balzaren txakur faxisten bortizkeri zentsugabea zalatzeko.
Bakeaz irakaspenak eman nahi dizkigutenak, bortizkeriaz jokatzen dute euskal gazteriaren aurka. Ezin zain duzue. Ezin izango duzue...

Bide batez, atzo, Hernanin, duintasunez eta neurriz erantzuteko kemena izan zuten gazte guztiak zoriondu nahi ditugu. Izar berri bat piztera goaz, Gurea da Garaipena!!!

2008-10-02

Neguri Gorriak taldeak joko du Maritxu Kajoin, txosnagunean

MondraBerri.com web orritik hartutako artikulua:

Talde berri honek talde mitikoaren abestiak jotzen ditu. Abuztuan publikoz bete zuen Bilboko 7 Katu Gaztetxea. Arrasaten gaueko 12:00etan joko dute.



Feos pero majos, Orkresta, Oliba Gorriak eta Bizkaiko Gaiteroak proiektuetatik datoz Neguri Gorriko mutilak. Euren helburua da talde mitikoaren abestiak berreskuratzea eta taularatzea.

Horixe egin zuten abuztuaren 20an, Bilboko 7 Katu Gaztetxean. Etxe okupatua txiki geratu zen, jende pilo bat joan zelako proiektu berria ikus-entzuteko. Taldeak abesti mitikoak eskaini zituen: “Bi doberman beltz”, “Gora herria”, “Itxoiten”,… eta kontzertu beroaren ostean, publikoak “beste bat! beste bat!” eskatu zuen.


Bitxikeri bezala aipatu behar da Neguri Gorriko mutilak eszenatokira igotzen direla banda mitikoaren abizen, ezizen eta itxura berdinarekin: Eriz Muguruza biserarekin, Unai Bap! pastazko betaurrekoekin, Gorka Arkarazo, Gamix Anestesia txima luzeekin eta Gorka Muguruza.



Arrasateko kontzertua gaueko 23:00etan hasiko da, Maritxu Kajoi gauean, Monterron kanpoko zelaian. Urriaren 11n Atarrabian (Nafarroa) arituko dira bertako txosnetan.


http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2577247&menuId=7014731&onlypath=true