2009-05-08

HERRI URRATS


Asteburu honetan, maiatzaren 10ean, igandea, Senperen arituko gara, Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaialdian. Senpereko aintziraren inguruan kokatzen diren herrialde bakoitzeko guneetan, era guztietako ekitaldiak, kontzertuak, jokuak,...egongo dira. Txikiek, nagusiek eta gazteek egunaz gozatu ahal izateko, egitarau oparoa osatu dute antolatzaileek.
Gure partez eguerdiko 13:00etan arituko gara NAFARROA gunean. Bertan ikusiko dugu elkar!

OLABEAGAKO GAZTE EGUNA

Pasa den astean, maiatzaren 2an, Olabeagako Gazte Egunean parte hartu genuen. Egun osoan zehar, ekitaldia anitza eta partehartzailea antolatuta zegoen. Etxean bezala egon ginen. Lagunarteko eguna izan zen. Arratsaldean gure lokal berdinean ensaiatzen duten Orkresta taldea aritu zen. Hauek bukatzean, baterijolea uzten digun taldeak, Itziarren Semeak , beraien ska eta martxarekin giroa alaitzen hasi ziren. Ondoren, gure pankarta gorria eskegi, eta gure kontzertuari ekin genion. Eta azkenik, bukatzeko Bilbomatiks lagunak beraien ska, reggae eta era guztietako jamaikar doinuekin gauari amaiera eman zioten. Amaiera esan dut? ez! Dena batu ondoren, jaia gaztetxean jarraitu zuen goizalderarte. Zorionak Olabeagako gazte asanblada!!!