2008-10-26

INDEPENDENTZIA EGUNA!

Urriak 25ean, Hernanin ospatu zen INDEPENDENTZIA EGUNEAN egon ginen taldekide batzuk eta Neguri Gorriak Brigadetako zenbait kide. (Zorionak Sokatira Txapelketa irabazi zenutenoi).
Grande Marlaska Entzutegi Nazional faxistako epaileak gazte eguneko ekitaldi politikoa debekatu zuen. Arratsaldeko 20:00retan manifestaldi bat burutu zen Hernaniko kaleetan zehar. Pankartarik gabe ari ginen bidea egiten, besteak beste, «ez gaituzue geldituko» eta «independentzia» oihukatuz. Tilosetara iristen ari ginela -han zen amaitzekoa kalejira- debekatutako ekitaldi politikoa galarazteko Txantxilako karpan zeuden zazpi furgonetetako ertzainak jaitsi, eta bertan geunden ehundaka gazteren kontra oldartu ziren, gomazko pilotak jaurtiz. Batera eta bestera sakabanatu ginen. Handik aurrera etengabeak izan ziren poliziaren oldarraldiak. Hainbat barrikada jarri ziren han eta hemen.

Hala ere, txakurrak alde egin zutenean kontzertua normaltasunez (baina atzerapenarekin) aurrera eraman ahal izan zen.
Betagarri, Ken7, Anestesia, (bitartean DJ Bull bazegoen ondoko karpan gorputzak astintzen), Neguri Gorriak eta amaitzeko Amaiur.

Kontzertu berezia burutu genuen: Haize sekzioa (Itziar, Julen eta Jon Ander, Neguritar berriak), Kloratita taldeko Iraitz (Do The Right Thing!), Grafiteroak, Hankapaluak, Bideokliparen aurkezpena (Lan bikaina Gaizka!), Kamiseta berriak, Eskenatokia inbaditu zuten gizaki ezatseginak,...
Eskerrik asko Peloto, Gaizka, Ekaitz, Lentejo eta guztia aurrera ateratzeko lagundu zenuten guztiei.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei ere!

Lerro hauek erabili nahi ditugu Balzaren txakur faxisten bortizkeri zentsugabea zalatzeko.
Bakeaz irakaspenak eman nahi dizkigutenak, bortizkeriaz jokatzen dute euskal gazteriaren aurka. Ezin zain duzue. Ezin izango duzue...

Bide batez, atzo, Hernanin, duintasunez eta neurriz erantzuteko kemena izan zuten gazte guztiak zoriondu nahi ditugu. Izar berri bat piztera goaz, Gurea da Garaipena!!!

No hay comentarios: