2009-01-23

BARAKALDOKO KONTZERTUA BERTAN BEHERA

Gaur San Bizenteko jaietan (Barakaldon) eman behar genuen kontzertua bertan behera geratu da, metereologi zerbituzek iragarritako haize indartsuen ondorioz "Gizarte Babeserako Zerbitzua"ren gomendioz.

Beraz, beste baten izan beharko da. Hala ere, gure nahia da gaur kontzertu bat ematea eta horretan gabiltza, alternatibak bilatzen.

Barakaldon beste leku bat bilatzeko esan diogu antolakuntzari baina ezin izan dute ezer aurkitu. Beraz, beste batetan izan beharko da.

2009-01-09

URTE BERRI ON!!!

Bueltatu gara gure mundu birtual honetara, eta gurekin ere bueltatu da Negu Gorria, bai Negurira zein Euskal Herriko txoko guztietara.
Astintzen ari gaituen hotz olatu bortitza baretzeko eta urtea ondo hasteko, hilabete honetan hiru kontzertu beharrean lau egitea pentsatu genuen, eta azkenean, bostgarren bat ere egitera behartuta sentitu gara, gure herrietako kaleak berotzeko asmoaz.
Asteburu hontan, larunbatean, Gasteizko Gaztetxean arituko gara Musikberbena taldearekin batera, Gazte Eguneko egitarauaren barnean.
Datorren astean, hilaren 17an, Antiguoko Jaietako egitarauaren barruan, Delorean taldearekin batera arituko gara Donostiko auzoan.
Hurrengo kontzertua, Barakaldoko San Bixenteko jaietan eskeiniko dugu, Disturbio taldearekin batera. Honen ostean hilabeteko azken kontzertua eman behar genuen arren, Basauriko Gaztetxeko lagunen deia jaso genuen. Loly de Juana PSOEko alkatesak gaztetxea desalojatu nahi du. Horretarako, hilaren 24an egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu ziguten eta bertan egotea erabaki dugu, manian zehar, kamioi baten gainean kantu batzuk joz.
Hilabetea bukatzeko, Leitzan izango gara.

ADI EGON SEINALEARI!!!