Kartelek hormetan ozenki oihukatzen zuten: Gurea da Garaipena! Gazteek bilbo osoa bete zuten kontzertua iragartzen zuten kartelez.
Txarteldegian, "sarrera agortuak" kartelak, kanpoan uzten zituen bertara gerturatutako asko ta asko. Beroa 7 katu gaztetxeaz jabetzen hasi zen...
Bapatean Yoen Maias atera zen agertokira. Bere atzean Gorka Arkarazo, Eriz Muguruza, Unai Bap! eta Jon Anestesia zituela.
"Agur Azkuna negozioena,
agur Azkuna, diruarena
agur Azkuna, botereduna
Txakurretan txakurrena.
Entzun gure oihu osena,
autogestioarena,
euskal gazteriarena:
Ezingo dozu, inoiz zapaldu
aske egiten gaituena.
gaur 7 katu bizirik dago
gurea da garaipena!!!"
Lehen abestiaren akordeak entzun ziren txalo zaparradaren artetik. Yoen lekua Gorka Muguruzak bete zuen eta bere atzetik Garazi Forkada eta Garazi Rubiok ahots goxoaz bete zuten eskenatokia.
Ez dut ezer esan nahi, irakatsitako historia, pistolaren mintzoa, ez dezagun sal (Arkaitz Otazuari dedikauta), bi doberman beltz, lehenbiziko bala,...Yoen Maias berriz atera zen agertokira. Hortik aurrera, radio rahim, kaixo, nire baitan daude biak, B.S.O, hitz egin...eta berriz Yoen:
"Hamarkada honetan, buru garbiketa,
triste ospatu degu sentzuen hileta.
Gizarteak egin du, kalean hilketa,
itxuran daramagu gure etiketa"
Ondoren hit gehiago etorri ziren: Hipokrisiari Stop!, itxoiten (t4ko istripuan hildako 175 pertsonei dedikauta), esan ozenki, seinalea, MTV antenatik at!...eta gonbidatu berezi bat igo zen azken kantua jotzera. Igon Tapiak, bere trikiarekin saltoka ta dantzan jarri zituen segundu gutxitan 7katuko gazte (eta ez hain gazte) izerditsuak, Gora Herria!
Agertokia hutsik geratu zen. Entzulegoak jarraian "Beste bat"ak oihukatzen hasi zen.
Bapatean polizi kotxeen argi urdin bi piztu ziren. Zipaioen matxinada!. Jarraian, Agur, hiri gerrilaren dantza eta bukatzeko...Gurea da Garaipena!!! Euskal Herriko gaztetxe eta Gazte Asanblada guztiei eskeinia.
Gaztetxe osoa saltoka, abesten...pozik taldea, pozik antolakuntza, pozik entzulegoa. Helburu beteak.
2008-08-25
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario