2001eko otsailaren 23, 24 eta 25ak asko suposatu zuten Euskal Herriko musikazale askorentzat. Gurea da Garaipena oihukatzen zuen kartelak. Bi kontzertu izan behar zutenak, hiru bihurtu ziren herriak horrela eskatuta. Gora Herria! Negu Gorriak azken kontzertuak ematear zegoen, Galindo teniente koronelaren aurka izandako epaiketaren garaipena ospatzeko.
“Nire baitan daude biak” tristura eta ilusioa, askok egun haietan izan zuten sentimendu kontrajarria. Kontzertu mundiala, baina azkena. Garaipenaren aldarriaz Agur esatekoa, Adierazpen askatasunaren oihua...
Asko, gazteenak batezere, gogoz beterik geratu ziren, urte batzuk lehenago jaio ez izanaz norbere burua madarikatuz, bizitzaren B.S.O.ren zati bat aurrerantzean berriro taula gainean ikusi ezinagatik arrazoirik ezin azalduz.
“Denbora luzez Itxoiten, ateak noiz zabalduko. Seinalearen zain… baina Radio Rahimek ez zuen egun horretan irratirik piztu. Bi doberman beltz agertu ziren belodromoko ateetan, trikorniodun rockeroei sarrera galaraziz. Hitz Egin nahian, baina hunkiturik, ez zen hitzik ateratzen, sarrera puskatzen zuen tipoak Kaixo esaten zuenean “Ez dut ezer esan nahi” erantzunez.
Katu bat belodromoko teilatura igotzen hasi zen zipaioen matxinadarengandik ihesi. “Hipokrisiari Stop!” oihukatzen zien irakatsitako historiaren hiltzaileei. Pistolaren mintzoari beldurrik ez zion katua zen. Belodromo barruan, kontzertua hasi bezain pronto berarekin hiri gerrillaren dantza dantzatu genuen gau osoan zehar...
... eta urteetan zehar teilatuz teilatu ibili da, Negu Gorrian Gaztetxeetan aterpe bila. Bilboko Alde Zaharrean leku oso berezi bat ezagutu zuen: Zazpi Katu gaztetxea. Aste nagusia hastear,kontzertu berri bat iragartzen zuen kartel bat ikusi zuen gaztetxeko atarian:
Negu Gorriak, gurea da garaipena!!!”
2008-08-25
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Hona hemen zuen lehen ziber-fana...NGTB 2.0 edo NG Brigadak noiz sortuko zain...bi "raketa" dauzkan biserarik salgai nun?! :p
Publicar un comentario