Gaur kostaldera goaz. Mendexa herrian arituko gara 23:00etatik aurrera, Lor eta Triki ta Ke taldeekin batera. Bira bukatzen dago. Bi kontzertu besterik ez zaizkigu geratzen. Laister jakingo duzue bi kontzertu hauei buruzko informazio gehiago.
Adi egon seinaleari!
2009-08-01
2009-07-07
Zapi gorriak zerua du estaltzen!
Neguri Gorriak SANFERMINETAN izango da hilaren 8an, asteazkena, Herriko Tabernak eta Arrano Elkarteak antolatutako egitarauaren barruan.Bestalde, esan behar dizuegu Neguri Gorriak taldearen bira amaitzear dagoela!!! Uda patxadaz hartuko dugu, deskantsatu eta bakoitzak bere proiektu propioetan lanean jarraituko dugu.
Hala ere, adi egon seinaleari, noizbait, nonbaiten, despedida berezia egingo dugulako.
Eskerrik asko kontzertuetara gerturatu zareten guztiei.
Gora San Fermin!!! (muguruza???)
2009-06-18
Kantatzen duen herria, ez da inoiz hilko!

Kaixo lagunok!!! Aspaldi gure gunetxo hau berriztu barik, eta Azpilagañako Jaietan aritu ginelaz informatzea ere ahaztu zitzaigula. Baina beno, berri oso onekin gatoz. Asteburu honetan Lakuntzako herrian ospatzen den Preso Politikoen aldeko HATORTXU ROCK jaialdian arituko gara.
Oraingo honetan talde osoa taularatuko dugu: Julen, Itziar eta Jon Ander haize sekzioan, Olatz bertsotan. Igon Trikian, gure Brigadistak, eta zenbait gonbidatu berezi. Garazi Irazabal, gure koristetako batek, azterketak direla eta ezin izango da gurekin egon.
Gure kontzertua UTSAIA gunean izangoda Larunbat gauean, 04:00etan.
Zuek guztiak gonbidatzen zaituztegu euskal preso politikoen aldeko jaialdi erraldoi honetan parte hartzera. Bertan ikusiko gara!!!
HATOR HATOR NESKA TA MUTIL ETXERA!!!
2009-05-08
HERRI URRATS

Asteburu honetan, maiatzaren 10ean, igandea, Senperen arituko gara, Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaialdian. Senpereko aintziraren inguruan kokatzen diren herrialde bakoitzeko guneetan, era guztietako ekitaldiak, kontzertuak, jokuak,...egongo dira. Txikiek, nagusiek eta gazteek egunaz gozatu ahal izateko, egitarau oparoa osatu dute antolatzaileek.
Gure partez eguerdiko 13:00etan arituko gara NAFARROA gunean. Bertan ikusiko dugu elkar!
OLABEAGAKO GAZTE EGUNA
Pasa den astean, maiatzaren 2an, Olabeagako Gazte Egunean parte hartu genuen. Egun osoan zehar, ekitaldia anitza eta partehartzailea antolatuta zegoen. Etxean bezala egon ginen. Lagunarteko eguna izan zen. Arratsaldean gure lokal berdinean ensaiatzen duten Orkresta taldea aritu zen. Hauek bukatzean, baterijolea uzten digun taldeak, Itziarren Semeak , beraien ska eta martxarekin giroa alaitzen hasi ziren. Ondoren, gure pankarta gorria eskegi, eta gure kontzertuari ekin genion. Eta azkenik, bukatzeko Bilbomatiks lagunak beraien ska, reggae eta era guztietako jamaikar doinuekin gauari amaiera eman zioten. Amaiera esan dut? ez! Dena batu ondoren, jaia gaztetxean jarraitu zuen goizalderarte. Zorionak Olabeagako gazte asanblada!!!
2009-04-23
SAN TELMUAK!!!

Larunbat honetan, Neguritarrak Zumaiako San Telmoak ospatzera gerturatuko gara. Sakabanaketak 20 urte bete dituen honetan, gero eta garrantzitsuagoa da Preso Politikoen kolektiboaren eskubideak errespetatuarazi ditzazten egunero, edozein esparrutan izanda ere, eskubide hoiek aldarrikatzea. Horregatik, Larunbat hontan, Impekables taldearekin batera, Zumaiako Amnistia Egunean parte hartuko dugu.
Hator, Hator mutil ta neska ETXERA!
2009-04-15
ZORIONAK TXORIMALO!!!
Asteburu honetan, Algortako TXORIMALO gaztetxeak bere hirugarren urteurrena ospatzen du. Aste osoan zehar eta zapaturarte, ekintza ezberdinak antolatu dituzte.

Asteartean:
19:00retan Hasierako Ekitaldia. Txupinazoa, aurrezku traka, bertsolariak, bideoak,...
Asteazkena:
20:00retan PLAZAOLA monologista.
Osteguna: Herriaren Eguna
Umeentzako puzgarriak, tailerrak,...
18:00retan koblakari
20:00retan Laburmetrai gaua.
Ostirala:
19:00retan MANIFESTAJAIA Herri Okupazioa.
21:30etan Antzerkia
FOLK JAIALDIA
FOLK JAIALDIA
Larunbata:
11:00-13:00 III. Tortila Txapelketa.
13:30etan Artzai-Txakur erakusketa
15:30etan Herri Bazkaria.
19:00etan Kontzertua:
ETSI GABE
ETSI GABE
BILBOMATIKS
eta
NEGURI GORRIAK
eta ondoren...
DJ BULLekin gaupasa.
Beraz, bertan ikusiko dugu elkar...
ZORIONAK TXORIMALO!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)