Kaixo lagunok!!! Aspaldi gure gunetxo hau berriztu barik, eta Azpilagañako Jaietan aritu ginelaz informatzea ere ahaztu zitzaigula. Baina beno, berri oso onekin gatoz. Asteburu honetan Lakuntzako herrian ospatzen den Preso Politikoen aldeko HATORTXU ROCK jaialdian arituko gara.
Oraingo honetan talde osoa taularatuko dugu: Julen, Itziar eta Jon Ander haize sekzioan, Olatz bertsotan. Igon Trikian, gure Brigadistak, eta zenbait gonbidatu berezi. Garazi Irazabal, gure koristetako batek, azterketak direla eta ezin izango da gurekin egon.
Gure kontzertua UTSAIA gunean izangoda Larunbat gauean, 04:00etan.
Zuek guztiak gonbidatzen zaituztegu euskal preso politikoen aldeko jaialdi erraldoi honetan parte hartzera. Bertan ikusiko gara!!!
HATOR HATOR NESKA TA MUTIL ETXERA!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario