2009-10-21

GUREA DA GARAIPENA!


AZKEN KONTZERTUA.
Asteburu honetan gure azken kontzertuak emango ditugu:

Urriak 23 Hendayako Kanttu Ostatuan

Urriak 24 Anoetako Gaztetxean AZKEN JAIA!!!
Eguerdian herri bazkaria Anoetan.
18:00etan ORKRESTA taldearekin elektropoteoa
22:00etan KONTZERTUA!!!
ARITZ SOUND SYSTEM & lagunak
BANDA BATXOKI
NEGURI GORRIAK
5 euroren truke.

GUREA DA GARAIPENA.
Esaldi honekin hasiera eman genion gure birari Bilboko 7katu gaztetxean eta esaldi berarekin amaiera eman nahi diogu taldeari. Eta, gurea esaten dugunean, bere zentzu zabalenean ulertu behar duzue: zuek , guk, herri honek...garaipena lortzen ari delako.
Pixkanaka, pausoz pauso eta bidean asko galtzen dugularik, Euskal Herri askeago baten alde borrokan jarraitzen dugu, amesten dugun herri hori gero eta gertuago daukagularik. Baina lana ez da bukatu. Oraindik gutako bakoitzak, bere esparruan, asko egiteke daukagu. Guk, geure esparrutik, musikaren esparrutik, gure ekarpena egin dugu hainbeste maite dugun NEGU GORRIAK taldearen musika, hitzak eta bere jarrera berriz ere taularatuz, zoritxarrez Neguren garaiko erreibindakazio asko eta asko, gaur egun ere, euskal gizarteak, bere egiten dituelako. Orain, taldekide bakoitzak bere bidea egingo du beste talde batzuetan, orain arte izandako jarrerari eutsiz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bira honetan zuen ateak zabaldu dizkiguzuen areto, gaztetxe eta antolatzaile guztiei. Bide batez, kontzertuetan, gurekin batera gozatu duzuen entzule guztiei ere, eskerrak hor egoteagatik, gurekin jo duten talde guztiei, teknikariei, lagunei...besarkada bat.
Esker berezia gurekin eskenatokian talde haundi bat izaten lagundu diguzuen antzezle, zankuda, dantzari, bertsolari, rapero, grafitero, argazkilari, bideogile, parrandazale, gidari,...guztiei!!!
La ostia zarete!!!
Beñat Barrondoren ongi etorrian egon ginen, baina badakigu oraindik asko eta asko falta zaizkigula etxean, herrian, tabernan, taldean...eta ekarriko ditugu. Guztion indarraz lortuko dugu! EUSKAL PRESOAK, ETXERA!!!

Plazerra izan da urte luze honetan bizi izan ditugunak bizitzea.
Eskenatokietan ikusiko gara, fijo!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aupa Gorka, Gasteizko gaztetxera zentozten eta ezin nintzen kontzertura joan, kaguenlaputaaa!

Espero dut hau ez dela bukaera, oporrak baizik, ikusi behar zaituztedalako...Atseden bat egin ezazue eta elkar ikusiko gara kontzertuetan etorkizun batean(goiz, mesedez).
Zorte ona asteburu honetan...ZUENA DA GARAIPENA!!!