2009-09-17

Makrosumario guztien gainetik, gurea da garaipena!

«Eskubide zibil eta politikoen alde modu umoretsuan eta duinean biltzeko» deia egin du Udalbiltzaren aurkako auzian auzipetuta dagoen Maribi Ugarteburuk, oinarri politiko soila duten auzietan auzipetuta daudenen izenean.

«Euskal herritar guztien eskubide zibil eta politikoak aldarrikatu, eta, elkartuta, indarrak biltzeko» deia. Hilaren 20a jarri dute horretarako eguna, Nafarroan, Altsasu eta Urdiain batzen dituen San Pedro zelaietan(Eguraldi txarra egin ezkero Lakuntzan) . Bertan egingo dute, hirugarrenez, eskubide zibil eta politikoen aldeko Bat Egin Eguna.


Neguri Gorriak taldetik, gure elkartasuna helarazteko, eta itsaso haundi honetan gure tantatxoa jartxeko asmoaz, han egongo gara arratsalde partean.

No hay comentarios: