2009-01-23

BARAKALDOKO KONTZERTUA BERTAN BEHERA

Gaur San Bizenteko jaietan (Barakaldon) eman behar genuen kontzertua bertan behera geratu da, metereologi zerbituzek iragarritako haize indartsuen ondorioz "Gizarte Babeserako Zerbitzua"ren gomendioz.

Beraz, beste baten izan beharko da. Hala ere, gure nahia da gaur kontzertu bat ematea eta horretan gabiltza, alternatibak bilatzen.

Barakaldon beste leku bat bilatzeko esan diogu antolakuntzari baina ezin izan dute ezer aurkitu. Beraz, beste batetan izan beharko da.

2009-01-09

URTE BERRI ON!!!

Bueltatu gara gure mundu birtual honetara, eta gurekin ere bueltatu da Negu Gorria, bai Negurira zein Euskal Herriko txoko guztietara.
Astintzen ari gaituen hotz olatu bortitza baretzeko eta urtea ondo hasteko, hilabete honetan hiru kontzertu beharrean lau egitea pentsatu genuen, eta azkenean, bostgarren bat ere egitera behartuta sentitu gara, gure herrietako kaleak berotzeko asmoaz.
Asteburu hontan, larunbatean, Gasteizko Gaztetxean arituko gara Musikberbena taldearekin batera, Gazte Eguneko egitarauaren barnean.
Datorren astean, hilaren 17an, Antiguoko Jaietako egitarauaren barruan, Delorean taldearekin batera arituko gara Donostiko auzoan.
Hurrengo kontzertua, Barakaldoko San Bixenteko jaietan eskeiniko dugu, Disturbio taldearekin batera. Honen ostean hilabeteko azken kontzertua eman behar genuen arren, Basauriko Gaztetxeko lagunen deia jaso genuen. Loly de Juana PSOEko alkatesak gaztetxea desalojatu nahi du. Horretarako, hilaren 24an egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu ziguten eta bertan egotea erabaki dugu, manian zehar, kamioi baten gainean kantu batzuk joz.
Hilabetea bukatzeko, Leitzan izango gara.

ADI EGON SEINALEARI!!!

2008-12-23

SANTO TOMAS!!!

Asteburu sutsua izan dugu. Ostiralean Ondarruko gaztetxean aritu ginen, Gabonetako programazioaren barnean antolaturiko ekimenetan.

Larunbatean berriz, Santo Tomas jaia egun bat aurreratu egin genuen bizkaitarrok eta Bilboko Konpartsak deituta, San Nikolas eleizaren parean ezarritako kamioi-eskenatokian aritu ginen.
Klikatu HEMEN kontzertuaren bideotxo bat ikusi nahi baduzu.

Oraingoz, 2008ari bukaera eman diogu kontzertuei dagokionez, eta urte berri on bat opatzea besterik ez zaigu geratzen.
Urtarrilean kontzertu gehiagorekin bueltatuko gara, beraz, ADI EGON SEINALEARI!!!

2008-12-09


Larunbat honetan Urretxu Zumarragako Txosna batzordeak antolatuta (Gazteleku, KKinzona, AHTrik ez! eta Segi)...
SANTA GUTXI 2008!!!

17:00etatik aurrera Bartzelonako TXARANGA PUNKia kaleetan zehar giroa alaitzen arituko da eta gaueko 22:00etatik aurrera...
NEGURI GORRIAK eta TRIKIZIO!!!

Anima zaitezte!!!

2008-11-25

Arberoako ikastolaren irekiera jaia!

Larunbat honetan, Baxe Nafarroako Donamartiri herrira goaz, Arberoako ikastolaren irekitze ofizialean gure aportazio xumea egitera. Hauxe duzue gonbidapena:


"Ikastolaren sartzea ongi iragan ondotik, horren ospatzeko garaia heldu zauku!
Heldu den azaroaren 29an, Donamartirin, Arberoako Ikastolako estrenaldira gomitatzen zaituztegu, ikastolako burrasoek eta Seaskak.

Hori hasiko da goizeko 9etatik, ikastolaren bisitarekin. Nahi baduzue egoitza berria bisitatu, eskola-proiektua ezagutu, gurekin solas bat eta kafe bat partekatu, ongi etorriak zirezte.

Eguerditan, ekitaldi ofiziala iraganen da. Mintzaldiak, bertsulariak, eta aperitifa present izanen diren guzientzat.

Eguerdiko oren batetan, bazkari on bat proposatua zaizue (entsalada - marmitako - gasna - bixkotxa - kafea - ondokoa / 15€) Bil Etxea gelan, animazio ugarirekin. Aldiz, izenak eman behar dira azaroaren 21a aitzin!!! (arberoako_ikastola@hotmail.com-era idatziz edo 06 22 29 47 87 deituz)

Pesta segituko dugularik gauez ere (kontzertu, dantzaldi, talo eta beste)

Zatozte dena
k proiektu eder honen gauzatzearen ospatzera!!!"

http://arberoaikastola.canalblog.com/archives/arberoako_ikastola/index.html
http://arberoaikastola.canalblog.com/archives/arberoako_ikastola/index.html

Bestalde, bueltan, gutako batzuk Oreretako Landare Herriko Tabernaren 25. urtemugan arituko gara, Delirium Tremens taldeko Andonirekin, Latzeneko Aitorrekin, Ken7ko Eñautekin, Iñigo Txapelpunk, Auo Etsaiak,...eta beste musikari batzuekin batera.

2008-11-11

ZOLLOKO SAN MARTIÑAK!!!

Asteburu honetan etxetik gertu arituko gara. ZOLLOn, Ugao eta Arrankudiaga ondoko herrixkako frontoian, gure raketak dantzan jarriko ditugu.

Txerri orori bere Sanmartiña heltzen zaiolako, gure inguruan dauden txerri guztiei zainak moztuko dizkiegu. Ez dira libratuko gure pilotakadetaz gutaz gaizki esaka dauzen lumadun txakurrak; ez dira libratuko ere, komisaldegietan torturatzen gaituzten zipaioek ere. Pilotez erasotzen gaituztenei, pilotez erantzungo diegulako; Zaziepaile guztiak ere, raketaz kolpatuko ditugu, beraien mazak ez gaituelako azpian harrapatuko; Espekulatzaile zikinei, ez diegu oraingoan ezer egingo...badakigu nahikoa dutela beraien hipotekak ordaintzearekin. Nori salduko diote orain hain merke erosi eta hain garesti saldu nahi zuten etxea???

Raketak dantzan jarri dira. Seinaleari itxoitea besterik ez zaigu geratzen. Hiri gerrilaren dantza dantzatuko dugu larunbatean...Etor zaitezte!!!

Putzuzuloko kronika...3 + ?

Zoragarria izan zen Zarauzko kontzertua. Eskerrik asko han bildu zineten guztioi eta batez ere, Hodei eta bera laguntzen ibili zirenei, kontzertua posible egitearren.

Ez dugu ahaztu nahi taldea haundiago egiten duen gure haize sekzioa; oraingo honetan Jon Ander gaixorik egon zen eta Julenek eta Itziarrek ederki, bakarrik aurre egin zioten kontzertuari.
Zorionez Jon Ander badago sendatuta eta hurrengo kontzertuan berriz ere gure artean egotea espero dugu.

Olatzek, gure bertsolari kuttunak, lehen bertsotik publikoa sartu zuen poltsikoan, eta Garaziak, gure Garaziak, inoiz baino hobeto eta gusturago aritu ziren taulagainean.

Bide batez, eskertzea berriz ere NG brigadei (Gaizka, Peloto) egindako lanagatik eta kontzertu honetara urbildu ziren lagunei: Peio, Zuriñe, Gorkaren lagunak eta beraien txakurrak...


ESKERRIK ASKO PUTZUZULO!!!
ZORIONAK PUTZUZULO!!!