2009-03-27

URDUÑAKO GAZTE EGUNA

Urduñako Gazte Asanbladak antolatuta, larunbat honetan, Urduñako 11. gazte egunean parte hartuko dugu. Egun osoan zehar ekintza ezberdinak antolatu dituzte goizeko 12etan hasita. Gu ere, hortik ibiliko gara egunean zehar, ekimen ezberdinetan al dugun eran parte hartzen.
Gauean, gure baterijolearen beste taldea ere taularatuko da gurekin batera, ITZIARREN SEMEAK. Hauen aurretik Skovers taldea arituko da, eta kontzertuari bukaera emateko FTF Folk Brigada alaituko du gaua.
ETOR ZAITEZTE!!!
HERRI BAT, GAZTETXE BAT!

2009-03-26

BIZI GARA!!!

Ez pentsa mapatik desagertu garenik. Kantu berriak prestatzen egon gara gure errepertoriorako eta genituenak hobetzen saiatu gara. Esan daiteke gaur egun taldea inoiz baino sendoago dagoela taulagainean aritzeko.
Azken aste hauetan bi kontzertu egin ditugu.
Alde batetik, Beñat Barrondo, Ugaoko preso politikoaren Ongi Etorrian aritu ginen Pikadura taldearekin batera Ugaoko frontoian.
Oso kontzertu unkigarria izan zen, batez ere, gutako batzuek Beñat lagun dugulako. Berriz ere gure artean egoteak eta lehenengo lerroan gurekin abesten ikusteak erabat poztu gintuen.
ONGI ETORRI BEÑAT!

Eman dugun azken kontzertua PSILOCIBE aretoan izan da, Hondarribin. Luz de Putas taldearekin aritu ginen Hondarribiko areto larrosan. Bertan, norbaitek bideo batzuk grabatu zizkigun, hemen (1) (2) (3) klikatu ezkero ikusi ahal dituzuenak.

2009-02-02

TXARRASKA AURRERA!!!


Urtarrilaren 24ean Basauriko gaztetxearen desalojoaren kontrako manifestaldian jotzen aritu ginen kamioi baten gainean. Hemen klikatuz ikus ditzazkezue egun horretako bideo bi:
Lehenengo bideoa
Bigarren bideoa

Eskerrik asko Txarraskako peña guztiari eta manira urbildu zineten guztiei. Eutsi Goiari!!!

2009-01-23

BARAKALDOKO KONTZERTUA BERTAN BEHERA

Gaur San Bizenteko jaietan (Barakaldon) eman behar genuen kontzertua bertan behera geratu da, metereologi zerbituzek iragarritako haize indartsuen ondorioz "Gizarte Babeserako Zerbitzua"ren gomendioz.

Beraz, beste baten izan beharko da. Hala ere, gure nahia da gaur kontzertu bat ematea eta horretan gabiltza, alternatibak bilatzen.

Barakaldon beste leku bat bilatzeko esan diogu antolakuntzari baina ezin izan dute ezer aurkitu. Beraz, beste batetan izan beharko da.

2009-01-09

URTE BERRI ON!!!

Bueltatu gara gure mundu birtual honetara, eta gurekin ere bueltatu da Negu Gorria, bai Negurira zein Euskal Herriko txoko guztietara.
Astintzen ari gaituen hotz olatu bortitza baretzeko eta urtea ondo hasteko, hilabete honetan hiru kontzertu beharrean lau egitea pentsatu genuen, eta azkenean, bostgarren bat ere egitera behartuta sentitu gara, gure herrietako kaleak berotzeko asmoaz.
Asteburu hontan, larunbatean, Gasteizko Gaztetxean arituko gara Musikberbena taldearekin batera, Gazte Eguneko egitarauaren barnean.
Datorren astean, hilaren 17an, Antiguoko Jaietako egitarauaren barruan, Delorean taldearekin batera arituko gara Donostiko auzoan.
Hurrengo kontzertua, Barakaldoko San Bixenteko jaietan eskeiniko dugu, Disturbio taldearekin batera. Honen ostean hilabeteko azken kontzertua eman behar genuen arren, Basauriko Gaztetxeko lagunen deia jaso genuen. Loly de Juana PSOEko alkatesak gaztetxea desalojatu nahi du. Horretarako, hilaren 24an egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu ziguten eta bertan egotea erabaki dugu, manian zehar, kamioi baten gainean kantu batzuk joz.
Hilabetea bukatzeko, Leitzan izango gara.

ADI EGON SEINALEARI!!!

2008-12-23

SANTO TOMAS!!!

Asteburu sutsua izan dugu. Ostiralean Ondarruko gaztetxean aritu ginen, Gabonetako programazioaren barnean antolaturiko ekimenetan.

Larunbatean berriz, Santo Tomas jaia egun bat aurreratu egin genuen bizkaitarrok eta Bilboko Konpartsak deituta, San Nikolas eleizaren parean ezarritako kamioi-eskenatokian aritu ginen.
Klikatu HEMEN kontzertuaren bideotxo bat ikusi nahi baduzu.

Oraingoz, 2008ari bukaera eman diogu kontzertuei dagokionez, eta urte berri on bat opatzea besterik ez zaigu geratzen.
Urtarrilean kontzertu gehiagorekin bueltatuko gara, beraz, ADI EGON SEINALEARI!!!

2008-12-09


Larunbat honetan Urretxu Zumarragako Txosna batzordeak antolatuta (Gazteleku, KKinzona, AHTrik ez! eta Segi)...
SANTA GUTXI 2008!!!

17:00etatik aurrera Bartzelonako TXARANGA PUNKia kaleetan zehar giroa alaitzen arituko da eta gaueko 22:00etatik aurrera...
NEGURI GORRIAK eta TRIKIZIO!!!

Anima zaitezte!!!